XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaiki eta haserrezko begirada bota zidan.

Ni ere jaiki egin nintzen.

Bakoitza bere aulkiaren gibelean jarri ginen, hauen bizkarrean eskuak ipiniz.

Barre egin eta esan nion: - Pailazoa naizen aldetik, noski interesgarri gertatzen zaizkidala pantomimaren itxura modernoak.

Behin, taberna bateko barnegelan bakarrik nengoela, soinua kendu nuen.

Zoragarri.

L'art pour l'art delakoaren inbasioa soldaten politikan eta ekonomian.

Tamalgarria da nire kontseilu administrariaren esertaldiko numeroa zuk inoiz ikusi ez izatea.

- Gauza bat esan behar diat, Genneholmekin hitzegin diat.

Erregutu zioat hire zenbait numero ikusteko, nolabaiteko txostena edo egin diezadan.

Bapatean aharrausi egin beharra etorri zitzaidan.

Adeitasun eza zen, baina ezin nion eutsi, egoera penagarria sortzen nuela ondotxo banekien ere.

Gauean gaizki lo egin eta egun hura txarra suertatu zitzaidan.

Hiru urte pasata gero, norbaitek bere aita berriro ikusi eta bizi guztian harekin lehen aldiz benetan hitzegiten badu, ez da, noski baino noskiago, aharrausi egitea gauzarik egokiena.

Oso urduri nengoen, baina baita akiturik ere eta mementu horretan sentitu nuen, hain zuzen ere, aharrausi egin beharra.

Genneholm izenak, lo erazle indarra zuen niregan.

Aita bezalako gizonek, beti onena lortu beharra izaten dute: Drohmert, munduko bihotz espezialistarik onena, Genneholm errepublika federaleko teatro kritikorik onena, jostunik onena, txanpainik onena, hotelik onena, idazlerik onena.

Aspergarria duzu hori.

Nire aharrausia ia txingurritzeko modukoa zen, ahoko giharreek kraskatekoa egin zidaten.

Genneholm emagizona izateak ez du bere izenaren aipuak niregan asperra sortzeko duen ahalmena aldatzen.

Emagizonak oso libertigarri izan daitezke, baina hain zuzen ere jende libertigarria da niretzat aspergarriena, eszentrikoak bereziki; eta Genneholm emagizona izanez gain, eszentrikoa ere bazen.